Astigarragako Sagardoetxea Museoa gure elkargunea izango da eta Euskal Herriko sagardoaren kultura ezagutzeko gune egokia. Gisa honetako esperientziak ezin lezake sagardotegiko ohiko menua alde batera utzi: bakailaoa, bakailao tortilla, txuleta eta gazta intxaurrekin, eta nola ez, sagardoa. Gida baten laguntzaz, txotx-aren errituaren bitxikeriak ezagutuko dituzue modu dibertigarrian. Arratsaldean, itsasoa zain izango duzue. Bi proposamen dituzue, gida bat lagun, sagardoa eta euskal kostaren arteko lotura historikoa ezagutzeko: Donostia eta Pasaia. onostian Kontxako Badia zoragarrian zehar nabigatuko duzue eta amaitzeko, Aquarium-go bisita gidatuaz gozatzeko eta akuarioko tuneleko emozioak bizitzeko aukera izango duzue. Pasaia aukeratzen baduzue, Gipuzkoako porturik garrantzitsuena eta aurreratuena dena, badian zehar ontzi tradizional batean nabigatuko duzue eta jarraian Mater Itsasontzi Museoa bistitatuko duzue, euskal itsas kultura eta tradizioen lekukoa.
Votaciones:2 Puntuación:9,00
27/07/2012 PEDRO IZQUIERDO SANC Comentó:
Muy amable y servicial la señorita que me llamo para cerrar la visita
27/07/2012 PEDRO IZQUIERDO SANC Comentó:
Muy amable y servicial la señorita que me llamo para cerrar la visita