Explore San Sebastian Region – Central Reservas / Reservation Center

Al usar este sitio Ud. acepta el uso de cookies para an�lisis, contenido personalizado y publicidad.
  • Siguiente
  • Anterior
Kontratazioa
 
 
 
 

OHAR LEGALA
KONTRATAZIOKO BALDINTZA NAGUSIAK

AURRETIKO INFORMAZIOA
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko xedapenak betez, Equinoccio Viajes SAk hurrengoa jakinarazten dio web orriaren bezeroari, zerbitzuak eman aurretik bete beharreko izapide eta betebeharrei dagokienez:
a. Eskaera elektronikoan eragina duten Kontratazio Baldintzak, orokorrak zein partikularrak, zehatz-mehatz irakurtzeko konpromisoa hartzen du bezeroak.
b. Zerbitzua eskaintzeko ezinbestekoak diren datu pertsonalak eta informazio osagarria emateko konpromisoa hartzen du bezeroak.

Baldintza hauetan ezarritakoa betez, Equinoccio Viajesek dagokion kontsumitzaileen eta bezeroen defentsarako araudia betetzea bermatzen du. Horretarako, web orriaren bidez eskainitako produktuen eta zerbitzuen kontratazio prozesuak hasten direnetik amaitu arte, kontsumitzaileen eta bezeroen bidezko interesak babestuko ditu.

ALDEEN IDENTIFIKAZIOA
Alde bat, Equinoccio Viajes S.A. (aurrerantzean Equinoccio Viajes) da. Egoitza soziala Prim kalea 29, Donostia 20006 (Gipuzkoa) helbidean du, bere IKF A-48476030 da, bere ENK 2050 M/M eta Registro Mercantil de Gipuzkoa T. 1784, F.191, H.SS-16573. Equinoccio Viajes www.reservassansebastian.com; www.reservasgipuzkoa.com atarietako titularra da, eta Interneteko erabiltzaileen esku uzten ditu, eskaintzen dituzten produktuetako erreserbak egin ahal ditzaten.

Beste aldea, berriz, erabiltzailea da. Erabiltzaileak berak zuzenean ematen ditu bere identifikazio datuak Equinoccio Viajesen jabetzako web orriko edozer zerbitzura sarrera izateko bete behar dituen formularioetan. Ezinbestekoa da formularioetan izaera pertsonaleko datuak biltzea, eta, ondorioz, jasotako datuak egiazkoak izatearen ardura osoa erabiltzaileari dagokio zuzenki eta esklusiboki.

KONTRATUAREN OBJEKTUA
Equinoccio Viajesek bezeroei bere web orriaren bitartez eskaintzen dizkien zerbitzuen eta edukien eskuratzea arautzen dute aurrez aurre ditugun baldintzek, eta bien arteko kontratu-loturako esparru juridikoa osatzen dute.

Zerbitzuak eta edukiak Equinoccio Viajesen titulartasuneko hurrengo web orrietan aurki daitezkeenak dira: http://www.reservassansebastian.com, www.reservasguipuzcoa.com eta www.reservaspaisvasco.com

ONARPENA ETA ERABILGARRITASUNA
Bezeroek Equinoccio Viajesen web orria erabiliz egiten dituzten kontratazioetatik eratorritako erlazio juridikoak arautzen dituzte aurrez aurre ditugun baldintzek. Bezeroek espresuki onartzen dute aurrez aurre ditugun estipulazioekiko atxikimendu osoa eta garbia dutela. Hori bai, kontuan izan behar da balioa duen estipulazioen bertsioa zerbitzua edota edukiak kontratatzerako orduan indarrean dagoena dela. Ondorioz, zerbitzu bat kontratatu behar duen bakoitzean Kontratazio Baldintzak arretaz irakurtzeko konpromisoa hartzen du bezeroak. Izan ere, litekeena da horiek zerbitzua erabili zuen azken alditik aldatu izana.

Aurrez aurre ditugun Kontratazio Baldintza Orokorrak onartuz, bezeroak hurrengoa adierazten du:
a.Kontratatzeko gaitasuna duen pertsona dela.
b.Aurez aurre ditugun Kontratazio Baldintza Nagusiak irakurri dituela eta onartu egiten dituela.

Zerbitzuen kontratazio prozedura hasi baino lehenago Kontratazio Baldintzak jasotzeko aukera izango du beti bezeroak, baita horiek euskarri iraunkor batean gordetzeko edota erreproduzitzeko ere.

KONTRATAZIO BALDINTZEN ALDAKETA
Equinoccio Viajesek aurrez aurre ditugun estipulazioak aldatu ahal izango ditu horretarako behar adina arrazoi izanez gero.

Aldaketa egiteko arrazoi nahiko izango direla ulertuko da helburua hurrengoa denean -zerrendak adierazpen izaera du bakarrik eta ez da mugatzailea-:
a. Bezeroen eskura dagoen zerbitzu eskaintza hedatzea edo hobetzea.
b. Web orriaren bidez ematen diren zerbitzuen prezioak aldatzea, ordezkatzea edo eguneratzea.

ARDURA MUGAKETA
Web orriko balizko akatsen ondorioz sor daitezkeen kalte-galera zuzen edo zeharkakoen arduraz libratzen du espresuki bezeroak Equinoccio Viajes. Akats horiek web orrira sarrera eten egiten delako, zerbitzua bertan behera geratu delako, edota atzerapenak eta irregulartasunak daudelako gerta daitezke.

Era berean, bezeroak libratu egiten du Equinoccio Viajes hirugarren batek kontratatutako zerbitzuarekin lotuta egin dezakeen edozein iruzur edo legez kontrako erabileraren arduraz. Hori horrela izango da edozer instantziatan, eta aurrez aurre ditugun Kontratazio Baldintzetako beste edozer xedapenek esaten duena esaten duela ere.

Bere aldetik, Equinoccio Viajesek hurrengo konpromisoa hartzen du: arreta berezia jarriko du bere web orriak bezeroaren edota hirugarren baten sistema informatikoa kalte dezaketen birus, troiatar edota beste edozer elementu ez izateko. Edonola ere, bezeroak libratu egiten du Equinoccio Viajes horrelako elementu kaltegarrien balizko izateak eragin ditzakeen kalte-galera zuzen edo zeharkakoen arduraz.


COOKIEAK ETA INGURUNE SEGURUA
Equinoccio Viajesek bere web orrian cookieak erabiltzen ditu. Erabiltzailearen orriak web orrian pertsonalizatzeko edota erabiltzaileari zerbitzuak erregistratu behar dituela gogorarazteko erabiliko dira cookieak. Equinoccio Viajesek zure nabigatzailearen cookieak antolatzea nahi ez baduzu, zure nabigatzailea horretarako konfigura dezakezu -uko egingo die edota ohartarazi egingo zaitu web orri batek zure nabigatzailearen softwarean jarri nahi dituenean-. Zure nabigatzaileak ez baditu cookieak onartzen, arazoak izan ditzakezu gure web orriko hainbat zerbitzu erabiltzeko.
Equinoccio Viajesek goi mailako teknologia erabiltzen du bere web orrian informazioa babesteko. Ondorioz, zerbitzuen kontratazioa ingurune seguru batean egiten dela bermatzen du.

HIPERESTEKAK
Equinoccio Viajes ez da bere web orriarekin estekak dituzten atarien erantzulea, eta, ondorioz, ez da horietako edukien arduradun egiten. Web orri horiek erabiltzeak izan ditzakeen arriskuen erantzukizuna erabiltzaileena bakarrik da. Web orri horien zehaztapenak, baldintzak eta ohar legalak kontuan izan beharko dituzte erabiltzaileek, eta kontuan izan behar dute Equinoccio Viajesek ez duela bere gain hartzen horien ardura.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
© Equinoccio Viajes da web orriaren diseinua osatzen duten elementuen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titularra; adibidez, markarena, izen komertzialarena edo zeinu bereizgarriarena. Hurrengo elementuak egile eskubideekin babestuak daude era partikularrean eta ez mugatzailean: logoak, kolore konbinazioak, hautaketa eta aurkezpen moduak, web orriaren iturburu-kodea, menuak, nabigazio botoiak, HTML kodea, Java appletsak, testuak, irudiak, grafikoak, eta Equinoccio Viajesen titulartasuneko web orriko beste edozer elementu.

DATU PERTSONALEN BABESA
Ataria erabiltzeko eta web orriko zerbitzuen erreserbak egiteko ezinbestekoa da izaera pertsonaleko datuak ematea. Equinoccio Viajesentzat garrantzi handia du izaera pertsonaleko datuen babeserako araudia betetzea, baita informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoa ere.

Orokorrean, web orria erabiltzen duten pertsonek ez dute izaera pertsonaleko daturik eman beharko. Hori bai, zerbitzuak erabili nahi badituzte, erabiltzaileek izaera pertsonaleko datuak eman beharko dituzte hainbat kasutan. Kasu horretan, Equinoccio Viajesek emandako izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna bermatzen du Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Araudiak eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Araudiak ezartzen dutena betez.

Equinoccio Viajesek datuen babeserako indarreko legedia betetzen du, eta biltzen dituen datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko prozedura administratiboak eta teknikoak hartu ditu.

Behin beharrezko informazioa jasota, erabiltzaileak adostasuna ematen du bere datuak Equinoccio Viajeseko titulartasuneko fitxategi automatizatuetan sartzeko, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean inskribatzeko, eta tratamendu automatizatua jasotzeko - Prim kalea 29, 20006 Donostia (Gipuzkoa) helbidean dago helbideratuta Equinoccio Viajes-. Hori bai, kontuan izan behar da datuen horien erabilpena Equinoccio Viajesen web orrian edozein zerbitzu kontsultatzearen, eskatzearen edo kontratatzearen, edota edozein eragiketa egitearen ondorioa izango dela. Era berean, datu horiek bi aldeen arteko kontratu-lotura mantentzeko edota eskaintzen, iragarkien edota sustapenen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Erabiltzaileak eman dituen datu guztiak benetakoak eta zuzenak direla adierazten du, eta horietan izan daitezkeen balizko aldaketak Equinoccio Viajesi ezagutarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak kontratua gauzatzeko beharrezkoak ez diren bere datu pertsonalak erabiltzeari uko egin diezaioke. Ondorioz, datu horiek kontratu-lotura mantentzeko ezinbestekoak diren helburuetarako bakarrik erabili ahal izango dira.

Equinnocio Viajesen pribatutasun politikak erabiltzaileak bere datuen gaineko sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak erabili ahal izatea bermatzen du. Horretarako, eskaera egin behar du hurrengo posta elektroniko helbidera e-maila bidaliz: reservas@sansebastianreservas.com.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legea betez, Equinoccio Viajesek espresuki bere adostasuna eman duten erabiltzaileei bakarrik bidaliko dizkie eskaintzen, iragarkien eta sustapenen informazioak -posta elektroniko bidez edota komunikazio elektronikoko beste bitarteko baliokide bat erabilita bidaliko dira informazio horiek-.

Hala erabakitzen badu, erabiltzaileak edozein momentutan izango du horrelako informazioak jasotzen uzteko aukera. Horretarako, gure e-mail guztien amaieran azaltzen diren argibideak jarraitu beharko ditu, edota mezu bat bidali beharko du hurrengo posta elektroniko helbidera: reservas@sansebastianreservas.com

ALDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

a. EQUINOCCIO VIAJESen betebeharrak:

Erabiltzaileak egindako zerbitzu kontratazioaren ondorioz sortutako kontratu-loturatik eratorritako hurrengo betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen du Equinoccio Viajesek:
· Bezeroak eskatutako zerbitzua berme guztiekin ematea, Kontratazio Baldintzetan ezarritakoa beteta eta fede ona izanda.
· Kontratazio prozedura hasi baino lehenago, aurrez aurre ditugun baldintzak daudela espresuki ezagutaraztea bezeroari.
· Eskatutako zerbitzuen ezaugarri zehatzak era argi, zehatz eta zalantzarik gabean ezagutaraztea bezeroari kontratazioa eman baino lehen. Ezaugarri horien artean daude zerbitzuen prezioak eta zergak.
· Bezeroaren esku baldintza orokorren testuaren ale bat jartzea.
· Bezeroari posta elektroniko bidez bere eskaera edota hotel erreserba baieztatzea, horretarako, eskaera zenbaki bat bere esku jarriz. Era berean, behin bezeroak eskaerako Kontratazioko Baldintza orokorrak zein partikularrak onartuta, 24 orduko gehienezko epean kontratazioa gauzatzea.

b. Bezeroaren betebeharrak:
Bere aldetik, bezeroak hurrengo konpromisoak hartzen ditu:
· Equinoccio Viajesek eskainitako zerbitzuei dagozkien baldintzak zehatz-mehatz betetzea.
· Kontratazio prozeduraren aurretiko formularioak benetako informazio eguneratuarekin betetzea.
· Eskatutako banku datuak era zuzenean ematea. Equinoccio Viajesek banku-erakunde lankidea aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, aurrez aurre ditugun Kontratazio Baldintzen bidez bezeroari indarreko banku-erakundea zein den ezagutarazteko konpromisoa hartuta.
· Zerbitzuaren funtzionamendu normala eragozten edo zailtzen duten mezuak bidaltzeari uko egitea. Edonolaz ere, bezeroa izango da idatzi edo bidaltzen dituen mezuen edukiaren arduradun bakarra eta osoa, baita ematen dituen datuena eta web orriko edukiak bidegabe eta legez kanpo erabiltzearena ere.
· Zerbitzuak ordaintzea -kexa edo erreklamazio bat aurkeztu izanak ez du alde batera utziko betebehar hori-.
· Hotel erreserbaren kasuan, establezimendu horrek ezarritako arau partikularrak betetzea. Era berean, higiene, gizabide eta ohitura oneko arauak betetzea hoteleko langileekiko eta gainontzeko erabiltzaileekiko.

c.Bezeroaren eskubideak:
Bezeroari emandako informazio guztiak izaera loteslea izango du eskaintzailearentzat, Kontratazio Baldintzetan ezarritakoaren arabera. Era berean, hemen ezarritakoaren aurkakoa ez bada, indarreko legerian ere izaera loteslea izango du.

Kontratatuko zerbitzuetako bezero orok eskuratutako ondasun eta zerbitzuak kontratutakoen kalitate, maila eta eskakizunen araberakoak izateko eskubidea du Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legearen eta Kontratazio Baldintza Nagusien arabera.

Hotel erreserba ematen den kasuetan, establezimendu guztiak bezeroen eskura kexa-liburuak jartzera derrigortuta daude. Kexa bat egiteko, datu pertsonalak eman eta kexa egiteko arrazoia azaldu behar du bezeroak.

ORDAINKETA MOTA ETA PREZIOA
Zerbitzuaren erabiltzaileari ezarriko zaizkion prezioak eta tarifak kontratazioa egiteko unean Equinoccio Viajeseko titulartasuneko web orrian azaltzen direnak izango dira.

Aipatutako web orriko tarifak komenigarria iruditzen zaioenean aldatzeko eskubidea gordetzen du Equinoccio Viajesek.

Kontratatutako zerbitzua edo produktua hotel erreserba bat denean, prezioak hurrengoa hartzen du bere barne-arau nagusi bezala: ostatua, ostatua eta mantenu-erdia edo ostatua eta gosaria.

Hurrengoak bezalako zerbitzu berezien erabilgarritasuna eta prezioa: seaska baten beharra, ohe gehigarria... On lineerreserban horiek sartzerik izan ez bada, hotelarekin zuzenean telefonoz hitz eginez baieztatu beharko du bezeroak zerbitzu berezi horiek kontratatzerik duen edo ez.


BALIOGABETZEA
Erreserbaren baliogabetzea. Egindako erreserba baliogabetzeko, erreserba bilatzailearen zenbakia eman behar da beti. Hiru modu daude aldaketa egiteko: posta elektronikoa reservas@sansebastianreservas.com telefonoa (+34 943299983) eta faxa (+34 943473341).
Hotel erreserba bertan behera uzten bada, bidai agentzien, ostatuen eta zerbitzuen legeria aplikatuko da. Horrenbestez, kudeaketa eta baliogabetze kostuak kobratu zaizkio bezeroari.

Era berean, erreserbak bertan behera uzteko sortutako banku kostuak ere bezeroak ordainduko ditu.

ERRESERBA ALDATZEA
Egindako hotel erreserba aldatzeko, erreserba bilatzailearen zenbakia eman behar da beti. Hiru modu daude aldaketa egiteko: posta elektronikoa (reservas@sansebastianreservas.com), telefonoa (+34 943299983) eta faxa (+34 943473341).

Eskaintzak Equinoccio Viajesek egindako iragarkietan zehaztutako epeetan edota bezeroek kontratatu ahal izango dituztenetan bakarrik izango dira indarrean.

SEGURTASUNA KREDITU TXARTELEKIN EGINDAKO ORDAINKETETAN
San Sebastián Gipuzkoa Reservas Internet bidezko erosketetan segurtasun maila oso altua ematen duten Verified by Visa eta MasterCard SecureCode autentifikazio sistemak erabiltzen ditu. Izan ere, kreditu-txartelaren titularraren nortasuna baieztatzen dute sistema horiek erosketa onartu aurretik.

Ordainketa egiteko erabiltzen den kreditu-txartelaren nortasuna egiaztatzeko, Interneteko erosketak egiteko espezifikoa den ezkutuko kodea edo pasahitza erabili behar da -kode hori titularrak bakarrik ezagutzen du-. Erosketa egiteko prozesua kutxazain automatiko batean dirua ateratzekoaren antzekoa da. Oraindik ere Interneteko erosketak egiteko kodea edo pasahitza ez baduzu, nabigatzaileak azalduko dizkizun urratsak jarraituz lor dezakezu. Nabigatzailea bera jarriko da harremanetan zure banketxearekin. Informazioa ez da denda-saltokiarekin partekatzen. Izan ere, leihoa zuzenean zuri azaltzeko 4B sistema erabiltzen du bankuak.

Komunikazio guztiek SSL 128 bit zifratu mailak erabiltzen dituzte informazioaren konfidentzialtasuna bermatzeko. Era berean, pasahitza eskatzen dizun leihoa benetakoa dela frogatzeko aukera duzu segurtasun ziurtagiria aztertuta. Horretarako leihoaren beheko aldeko giltzarropo ikonoa sakatu behar duzu; ziurtagiriak bat egin behar du "telepago.4b.com" helbidearekin.

MasterCard SecureCode eta Verified by Visa hurrenez hurren MasterCard-ek eta Visa-k erregistratutako sistemak eta markak dira, eta Interneteko erosketetan erosleari lasaitasuna eskaintzea dute helburu.

ZUZENEKO ORDAINKETA TOKIAN
Ostatura iristean ordaindu egingo duzu erreserbaren totala. Bertan aukeratu egingo duzu, ostatuaren arabeheran, esku-dirutan ala kreditu txartelaren bidez ordaintzea.

Equinoccio Viajesek eskatuko dizu urrengo pausuan, bakarrik berme moduan, kreditu txartel baten informazioa, (izen-abizen, zenbakia, iraungitze-data eta cvv2), hau dena Thawtek ziurtatutako web horrialdean.

Honez gero, txartelaren jabeak, baimena ematen dio Equinoccio Viajes-ri, bezeroa agertzen ez bada ala baliogabetze gastuak agertzen badira, emandako txartelan zorduntzeko. Beti ostatuaren baliogabetze-politikaren arabehera.

TRANSFERENTZIA BIDEZKO ORDAINKETA
Gutxienez zure iristsiera eguna baino 5 egun lehenago transferentzia egin beharko duzu KUTXABANK : IBAN KODEA: ES07 // KONTU ZKIA: 2095 5600 85 1062692842 ; CSWIFT KODEA : BASKES2BXXX ; zure erreserbaren zenbakia (Loc.) adierazi beharko duzu bertan.

Erreserbaren azken kalkulu osoak BEZ barne hartzen du. Hala gertatzen ez den kasuetan, argi eta garbi adieraziko da.

AURREZ AURRE DITUGUN BALDINTZEN BALIO ALDIA
Aurrez aurre ditugun baldintzak web orrian argitaratuta dauden bitartean izango dira indarrean, eta epe horretan eskuratutako zerbitzu guztiei aplikatuko zaizkie.
Edonolaz ere, Equinoccio Viajesek baldintzak unilateralki aldatzeko eskubidea gordeko du. Hori bai, horrek ez du eraginik izango aldaketaren aurretik kontratatutako zerbitzuetan -salbuespen bakarra bezeroak kontratatutako zerbitzua aldatuz gero emango da-. Azken kasu horretan ezarriko diren baldintzak aldaketaren unean indarrean daudenak izango dira.

KLAUSULEN BALIOGABETASUNA ETA ERAGINKORTASUN EZA
Baldintzetako edozein klausula osoki edo partzialki baliogabea edo eraginkortasun gabea dela erabakitzen bada, baliogabetzat jotako zatiari bakarrik eragingo dio. Ondorioz, gainontzeko baldintzek indarrean jarraituko dute.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Zerbitzu honen funtzionamenduari aplikatu beharreko legeria Espainiakoa dela onartzen du bezeroak, baita kontratuaren aplikazioarekin eta interpretazioarekin lotuta sortu daitezkeen gatazkak Donostiako Jurisdikzioan eta Epaitegietan ebatziko direla ere.

INSTRUKZIOEN GAINEKO LEGE OHARRA
Aurrez aurre ditugun disposizioak onartuz, bezeroak hurrengo konpromisoa hartzen du: Equinoccio Viajesen web orria eta eskaintzen dituen zerbitzuak orrian bertan ezarritako eran erabiliko ditu, aurrez aurre ditugun instrukzioak jarraituta. Ondorioz, derrigortuta dago web orria eta eskaintzen dituen zerbitzuak legez kanpoko helburuekin edota lege-ohar honetan ezarritakoekiko ezberdinak diren helburuekin ez erabiltzera, eta ezingo ditu hirugarrenen eskubideak edo interesak, web orria bera edota web orriaren egungo edota etorkizuneko erabilpen egokia kaltetu.

Era berean, bezeroak ez ditu web orriko edukiak lortzeko legez kanpoko bideak zeharka edo zuzenki erabiliko, ezta lapurreta edota plagioa ere. Zigor kodearen edota aplikatu beharreko araudiaren aurkako beste edozer bide erabiltzea ere galarazia du.

Equinoccio Viajasek hurrengo eskubidea gordetzen du: kontratazio baldintza nagusietan ezarritakoa betetzen ez duen edozein bezero edo hirugarreni web orrira sarrera ukatu ahal izango dio, aldez aurretik abisurik eman gabe.

Bere aldetik, hurrengo konpromisoa hartzen du bezeroak: ez ditu web orriaren edukiak legez kanpo erabiliko, eta uko egiten dio Equinoccio Viajesi zuzenean edo zeharka kalte egin diezaiokeen beste edozer erabilpeni ere. Beraz, bezeroak uko egiten dio Equinoccio Viajeseko titulartasuneko web orriko edozer informazio edo eduki aldatzeari, kopiatzeari, banatzeari, argitaratzeari, lagatzeari edota saltzeari -emandako zerrendak adierazpen izaera bakarrik dauka, eta ez da mugatzailea-.

 
Servicio operado - Organización técnica: EQUINOCCIO VIAJES, S.A. (Cie 2050m/m)