Explore San Sebastian Region – Central Reservas / Reservation Center

Al usar este sitio Ud. acepta el uso de cookies para an�lisis, contenido personalizado y publicidad.
  • Siguiente
  • Anterior
Lege Informazioa
 
 
 
 

LEGE-OHARRA
1. Xedea eta onarpena
Lege-ohar honek arautzen du gure webgunearen erabilera; webgunearen titularra EQUINOCCIO VIAJES SA da. EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen webgunean nabigatzeak haren erabiltzaile bilakatzen du nabigatzen ari den pertsona, eta berekin dakar osorik eta erreserbarik gabe onartzea lege-ohar honetan jasotako xedapen guztiak. Xedapen horiek aldaketak jasan ditzakete. Behartuta zaude webgunea modu egokian erabiltzera, legediari, fede onari, ordena publikoari, trafiko-erabilerei eta lege-ohar honi jarraikiz. EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen aurrean edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko duzu aipatutako betekizuna ez betetzearen ondorioz sortutako edozein kalte-galerengatik.
2. Identifikazioa eta komunikazioak
EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateak hau jakinarazten dizu, 34/2002 Legeari, uztailaren 11koari, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoari, jarraikiz:
" Honako hau da haren izendapen soziala: EQUINOCCIO VIAJES SA
" Honako hau da haren IFZ: A48476030
" Honako hau da haren egoitza soziala: PRIM KALEA, 29 - (20006) DONOSTIA
" Inskribatuta dago Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan, 1784 liburukia, 191 folioa, SS-16573 orrialdea.
" EIK: 2050 m/m
Gurekin harremanetan jartzeko, eskuragarri jarriko ditugu harremanetarako hainbat bitarteko. Pribatutasun-politikan zehaztuko dira.
EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearekin egindako jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira ondore guztietarako, baldin eta aurretik zehaztutako bitartekoen bidez egin badira.
3. Sarbide- eta erabilera-baldintzak
Webgunea eta haren zerbitzuak sarbide librekoak dira; dena den, EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateak webgunean eskainitako zerbitzuetako batzuek erabiltzeko baldintza gisa ezarri du aurretik dagokion formularioa betetzea.
EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateari komunikatutako datu guztiak egiazkoak eta eguneratuak direla bermatzen duzu, eta zu izango zara egindako adierazpen faltsu edo zehaztasunik gabekoen erantzule bakarra.
Berariazko konpromisoa hartzen duzu EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen edukien eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko, eta, besteak beste, hauetarako ez erabiltzeko:
" Honako eduki mota hauek hedatzeko: delituzkoak, indarkeriazkoak, pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoari gorazarre egiten diotenak, edo, oro har, legearen edo ordena publikoaren aurkakoak.
" Sarean birus informatikoak sartzeko edo EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen edo hirugarrenen dokumentu elektronikoetan, datuetan edo sistema fisiko eta logikoetan aldaketak, matxurak, eteteak, erroreak edo kalteak sortu ditzaketen jarduketak egiteko; ezta beste erabiltzaile batzuei webgunera eta bertako zerbitzuetara sartzea oztopatzeko ere, EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateak bere zerbitzuak emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoak modu masiboan kontsumituta.
" Beste pertsona batzuen datuetara edo EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen edo hirugarrenen gune mugatuetara sartzen saiatzeko eta, hala badagokio, informazioa ateratzeko.
" Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzeko eta EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna urratzeko.
" Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarrenen identitatea ordezkatzeko.
" Edukiak erreproduzitzeko, kopiatzeko, banatzeko, eskuragarri jartzeko edo beste edonola publikoki komunikatzeko, eraldatzeko edo aldatzeko, salbu eta horretarako dagozkion eskubideen titularraren baimena izanda edo legez baimenduta badago.
Publizitate-helburuetarako datuak jasotzeko eta edozein motatako publizitatea eta komunikazioak bidaltzeko, salmenta-helburuekin edo merkataritza-izaerako beste edozein helbururekin, aurretik eskaerarik edo baimenik ez badago.
Webguneko eduki guztiak, adibidez, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea eta diseinu grafikoa eta iturri-kodeak obra bat dira, EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen jabetzakoa, eta ezin da ulertu horiek ustiatzeko eskubiderik laga denik, webguneak modu egokian funtzionatzeko behar-beharrezkoa denaz aparte.
Azken finean, zuk, webgunean sartzen zaren horrek, edukiak ikusi ditzakezu eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatuak egin ditzakezu, baldin eta erreproduzitutako elementuak gero ez bazaizkio hirugarrenei lagatzen, ez badira sareetara konektatutako zerbitzarietan instalatzen, eta ez badira inola ere ustiatzen.
Horrez gain, webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo mota guztietako zeinu bereizgarri guztiak EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen jabetzakoak dira, eta ezin da ulertu bertara sartu edo erabiltzeak eskubiderik ematen duenik haiei dagokienez.
Debekatuta dago edukiak publikoki banatzea, aldatzea, lagatzea edo komunikatzea eta ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu gabeko beste edozein egintza.
Hiperesteka bat ezartzeak ez dakar inola ere harremanak egotea EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen eta hiperestekaren xede den webgunearen jabearen artean, ezta EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateak bertako edukiak edo zerbitzuak onartzea edo onestea ere. Hiperesteka bat ezarri nahi duten guztiek lehenik baimena eskatu beharko diote idatziz EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateari. Nolanahi ere, hiperestekak sarbidea emango du soilik gure webgunerako home pagera edo webgunearen hasiera-orrira. Horrez gain, ezingo du EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateari buruzko adierazpen faltsurik, zehaztasunik gabekorik edo okerrik egin, eta ezingo du jaso legez kanpoko edukirik, ohitura onen aurkakorik eta ordena publikoaren aurkakorik.
EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateak ez du bere gain hartzen erabiltzaile bakoitzak webgunean eskuragarri jarritako materialei erabiltzaile bakoitzak emandako erabileraren erantzukizunik, ezta horiei dagokienez egindako egintzena ere.
4. Garantia- eta erantzukizun-salbuespena

EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatea salbuetsita dago, ordenamendu juridikoak uzten duen puntura arte, honako hauetatik eratorritako edozein kalte-galeraren erantzukizunetik:

" Webgunera sartu ezin izatea edo edukien egiazkotasun, zehaztasun, sakontasun eta/edo gaurkotasun eza, eta webgunearen edo eskainitako zerbitzuen bitartez irisgarri dauden transmititutako, hedatutako, biltegiratutako eta eskuragarri jarritako edukietako mota guztietako akatsak edo okerrak.
" Erabiltzaileen sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo datuetan eraldaketak sortu ditzaketen birusak edo beste elementu batzuk egotea edukietan.
" Webgunea modu okerrean erabiltzearen ondorioz legeak, fede ona, ordena publikoa, trafiko-erabilerak eta lege-ohar hau ez betetzea. Zehazki, eta adibide moduan, EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateak ez du bere gain hartzen jabetza intelektuala eta industriala, enpresa-sekretuak, ohore-eskubideak, norberaren eta familiaren intimitate-eskubideak, norberaren irudi-eskubideak eta lehia desleialaren eta legez kanpoko publizitatearen arauak urratzen dituzten hirugarrenen jarduketen erantzukizuna.
Era berean, EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateak uko egiten dio gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen eta webgune honetatik kanpo dagoen informazioaren erantzukizun guztiari. Webgune honetan jasotako esteken funtzioa da soilik erabiltzaileari jakinaraztea badaudela beste iturri batzuk, webgune honek eskainitako edukiak zabaldu ditzaketenak. EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateak ez du bermatzen esteketako webguneek funtzionatuko dutenik eta irisgarriak izango direnik, eta ez du bere gain hartzen horren erantzukizunik; gainera, ez du horietara bisita egitea iradokitzen, ez du gonbitik egiten eta ez du gomendatzen, beraz, ezingo da bertako edukien erantzule egin. EQUINOCCIO VIAJES SA sozietateak ez du bere gain hartzen hirugarrenek hiperestekak ezartzearen erantzukizunik.
5. Legez kanpoko jardueren aurrean jarraitu beharreko prozedura
Zuk edo hirugarren batek uste baduzue egitate edo inguruabarren batek adierazten dutela edozein eduki legez kanpo erabili dela eta/edo legez kanpoko jardueraren bat egin dela webgunean jasotako edo webgunetik irisgarri diren web orrietan, harremanetan jarri beharko duzu EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearekin. Behar bezala identifikatu beharko duzu zeure burua, balizko arau-hausteak espezifikatu beharko dituzu, eta berariaz eta zeure erantzukizunpean adierazi beharko duzu jakinarazpenean emandako informazioa zehatza dela.
EQUINOCCIO VIAJES SA sozietatearen webgunea tartean duen auzi-kontuan aplikagarria izango da Espainiako legedia, eta eskumena izango dute (Espainiako) egoitzatik gertuen dauden epaitegi eta auzitegiek.
6. Argitalpenak
Webgunearen bitartez emandako informazio administratiboak ez du ordezten administrazio publikoen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharreko legeen, araudien, planen, xedapen orokorren eta egintzen legezko publizitatea; horiek dira haien egiazkotasunaren eta edukiaren fede ematen duten tresna bakarrak. Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa ulertu behar da legezko balioa izateko asmorik gabeko gida moduan.




 
Servicio operado - Organización técnica: EQUINOCCIO VIAJES, S.A. (Cie 2050m/m)