Servicio Operado – Organización Técnica Equinoccio Viajes S.A. (Cie 2050 M/M)

Burdinaren Bidea

Ibilbide honetan, mendeetan zehar euskal familia askoren ogibidea izan den industriaren historia ezagutuko duzu, giro atseginean.

Ibilbide luzea da, bere historia bezain luzea, baina edozein leku har dezakezu abiapuntutzat, eta edozein lekutan amaitu, eta ziur lortuko dituzula esperientzia oso bat eta burdinak Euskal Herrian duen garrantziaren ikuspegi argia. Ibilbide honetan meatze, burdinola eta museo benetan interesgarriak bisitatu ahal izango dituzu. Aukeratu leku hauetakoren bat, edo bisitatu guztiak. Esperientzia ahaztezina izango da.