Ekialderantz begiratzen badugu, toki magikoak aurkituko ditugu gure kostaldean. Pasaian Albaola dago, Itsas Kultur Faktoria; bertan, zuzenean ikusi dezakegu nola ari diren eraikitzen San Juan baleontziaren erreplika. Ondoan, Mater itsasontzi museoan, gure arrantzaleen bizimodua ezagutu dezakegu. Itsasadarraren beste ertzean, berriz, Pasai Donibane dago; herrigune historiko xarmagarria du, eta ospetsua da gastronomiagatik.
Kostaldetik jarraituz Hondarribira iritsiko gara; arrantzale herri ikusgarria da, xarmagarria, eraikin berdingabeen artetik doazen kale harriztatuetatik paseatzera gonbidatzen gaituena.
Ezagutu Albaola Itsas Kultur Faktoria, eta ikusi nola ari diren eraikitzen, jendaurrean, XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika bat.
Bisitatu MATER itsasontzi museo berezia, artisau arrantzarako erabiltzen zen itsasontzia, eta ezagutu arrantza tradizioaren sekretuak.
Jatetxe xarmagarrienetako batean, chefaren eskutik, bisitariek pintxo tailer bat egin ahal izango dute, ondoren dastatzen jarraitu ahal izateko. Euskal sukaldaritza tradizionalaren tailerra egiteko aukera ere badago.
Pasai Donibanen, herrigune historiko osoa zeharkatzen duen kale bakar baina zoragarrian ibiliko gara; etxepetako pasadizoek, ezkutuko txokoek eta gainerako xehetasunek liluratuta utziko gaituzte.
Gida pribatu baten laguntzarekin, eta itzulera garraio pribatu batekin hitzartuta, ibili Donejakue bideak Euskal Kostaldetik egiten duen tarte ikusgarrienetako batean: Donostia-Pasaia.
Prezioak hortik aurrera*