Zerbitzu operatua – Equinoccio Viajes S.A. Antolakuntza Teknikoa (Cie 2050 M / M)
  • EKINTZAK

Ia 2000 kilometro koadrotan, Londres hiriaren azalera baina pixka bat handiagoan, sar daitezke Donostia bezalako hiriburu kosmopolita bat, kultura tradizional bat eta Europako hizkuntza zaharrena, 86 kilometrotako kostalde aldakorra eta barnealde berde eta labirinto itxurakoa. Hemen dituzu San Sebastian Region bisitatzean galdu nahi ez dituzun esperientziak.

Saskiaren egoera: Cesta vacía.

string(0) ""
string(19) "2019-02-18T03:07:17"
string(0) ""
string(19) "2019-03-18T03:07:17"
string(0) ""
string(19) "2019-04-18T03:07:17"
string(0) ""
string(19) "2019-02-18T03:07:17"

Museo eta Ikuskizunak

desde 5.00€

IGARTUBEITIRA XVI MENDEKO BASERRI BATERA ZENTZUMEN BIDAIA

Prezioa BEZa barne: Helduak 15.00€, Gazteak (12tik 18ra urte) eta Jubilatuak 10.00€ ,Umeak (6tik 12ra arte) 5.00€ Iraupena: 3 ordu Egun batez alkimista tipi bat bihurtu zaitez. Zure zentzumenak proban ipini itzazu. Zure eta senideen larrurako bereziak diren xaboi naturalak egin itzazu… Utzi zure zentzumenek gida zaitzaten, eraldatu, esperimentatu! Gainera XVI. mendeko baserri bateko bizimodua esperimentatu ahal izango duzu interpretazio zentroko eta baserriko bisitan. Amaitzeko landa inguruneko zapore ezberdinak dastatzen amaituko duzu baserriko atarian

desde 8.00€

PAISAIATIK MAHAIARA

Prezioa BEZa barne:Helduak 8.00€, Umeak( 6tik 12ra arte ) 2.00€ Iraupena: 2 ordu Kultur gunea, ondare paregabea, egiazkoa, ezinbestekoa eta euskal herriko kultur herentziaren ordezkaria, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak irekitzen dizkizu. Ezagutu itzazu bere kultur, natur, paisai balioak, historikoak, etnografikoak, bere berezitasun eta identitatearen oinarriak. Bikain mantendutako bere jatorrizko egurrezko egiturak eta bere barnean dagoen sagar dolare izugarriak, Euskal Herriko baserri interesgarrienetakoa bihurtzen dute. Bertako produktuen, Idiazabal gaztaren, ogiaren, sagardoren, eztiaren… dastaketaz goza ezazu

desde 6.00€

BURNIBIDEAREN EUSKAL MUSEOA+ BIDAIA LURRUN TRENEAN

Prezioa BEZ barne: Helduak 6.00€, Umeak 15urte arte dohainik Burnibidearen Euskal Museoan Euskadiko trenen historia ezagutu ahal izango duzu, industriaren iraultza ekarri zuten tren zaharretatik hasi eta Bilboko Metroan erabiltzen diren unitate modernoetaraino. Horrez gain, lurrun trenek nola funtzionatzen zuten edo garraio publikoek gure gizartearen garapen iraunkorrerako duten garrantzia ikasiko duzu.

desde 7.00€

MATER BISITA

Prezioa BEZa barne: Helduak 7.00€, Umeak: (5etik 12ra urte ) 5.00€ Iraupena: ordu bat Arrantza tradizioaren sekretuak ezagutu itzazu MATER ur gaineko museo berezira bisita eginez. Arrantza itsasontzi klasiko honetan euskal arrantzaleen bizitza ezagutu ez ezik, hegaluzea arrantzatzeko gaur egun erabiltzen duten arrantza teknika bitxia erakutsiko dizugu eta itsasontziaren txoko guztiak ezagutzeko aukera izango duzu. Bisitan gainera hegaluze pintxoa eta txakolina barne dago ere bai.

desde 13.00€

AQUARIUM MUSEOA

Prezioa BEZa barne:Helduak 13.00€, Umeak (4-12 urte) 6.50€ Gazte-ikasle, Jubilatu, Elbarri eta Langabetuak:9.00 € (Txartela edo agiria beharrezkoa) 360º-ko tunel 5000 arrain espezie desberdin ikusi ahal izango dira. Horrez gain, Auditorio-Zine Aretoan Itsasoari buruzko dokumentalak ikusi daitezke eta erakusketa areto bat daukala ere aipatzekoa da.

desde 10.00€

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

Prezioa BEZa barne: Helduak 10.00 €, 12 urte baino gutxiago 7.00€ Dibertsioa eta hezkuntza uztartzen dituen Zientzia Museo interaktiboa. Bere erakusketa iraunkorrean 170 modulu interaktibo baino gehiago aurkituko dituzu gaika antolatutako 8 gela ezberdinetan, non Animalia eta Giza gorputzari buruzkoa azpimarratuko genituzkeen. 3Dko Planetario digitala eta Simulagailu gela ere baditu. Gainera, asteburu eta jai-egunetan ikuskizun eta animazioak eskeintzen dira.

desde 12.50€

ZIENTZIAREN KUTXAGUNEA + PLANETARIOA

Prezioa BEZa barne: Helduak 12.50€, 12 urte baino gutxiago : 9.50€ Zientziaren alde dibertigarria ezagutu ezazu, ikasi eta ondo pasa gurekin. 169 modulu interaktibo baino gehiago dituen erakusketa iraunkorra, 142 plazako Planetarium digitala eta simulagailuen aretoa, nobedadeen artean, hor dituzu F1 auto bat, hegaldi-kabina eta Orion ontzia.

Zerbitzu bilatzailea

Jardueraren arabera Prezioaren arabera Zerbitzuaren arabera

Servicio Operado – Organización Técnica Equinoccio Viajes S.A. (Cie 2050 M/M)

Copyright 2019 © All rights Reserved. Cie 2050 m/m. Designed by Equinoccio Viajes