Zerbitzu operatua – Equinoccio Viajes S.A. Antolakuntza Teknikoa (Cie 2050 M / M)
  • EKINTZAK

Ia 2000 kilometro koadrotan, Londres hiriaren azalera baina pixka bat handiagoan, sar daitezke Donostia bezalako hiriburu kosmopolita bat, kultura tradizional bat eta Europako hizkuntza zaharrena, 86 kilometrotako kostalde aldakorra eta barnealde berde eta labirinto itxurakoa. Hemen dituzu San Sebastian Region bisitatzean galdu nahi ez dituzun esperientziak.

Ezagutu Zarautz Parrilan

Saskiaren egoera: Cesta vacía.

Bisitak

desde 17.00€

FLYSCHA BEGIRADA BATEAN

Prezioa BEZa barne: Helduak 17.00€, Umeak: 10.00€ Iraupena: ordu bat. Itsasontzi-ibilaldia, Lurraren liburu harrigarria uretatik ezagutzeko Itsasontziz joan-etorria egingo dugu, Zumaiatik Sakonetara, Deba eta Zumaia lotzen dituen biotopo babestuan barrena. Flyscharen labar ikusgarriak ezagutuko ditugu, 50 milioi urtetik gorako historia daukatenak; baita 100 metroko lurjausiak itsasertzean, ezkutuko kalak eta Europan dagoen marearteko zabalgune handienetako bat ere.

desde 20.00€

IRTEERA GEOLOGIKOA

Prezioa BEZa barne: Helduak 20.00€,Gutxieneko adina (urteak): 12 Iraupena: 3.15 ordu. Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu irteera honetan, oinez lehendabizi, itsasontziz ondoren. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak. Algorri interpretazio zentroan hasiko gara, gero itsaslabarrak oinez ezagutuko ditugu eta, azkenik, itsasontzian abiatuko gara. Uretatik harkaitzen ikusmira ederrena izango dugu. Ohar garrantzitsua: Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.

desde 8.00€

KARSTEKO ZAPOREAK

Prezioa BEZa barne: Helduak 8.00€, Umeak 5.00€ Iraupena: 2 ordu. Paseo bat Geoparkearen bihotzean Uraren higadurak sortu du Olatzeko bailara ezkutua Mutrikun, kareharrizko piramide handien artean. Oinez bisitatuko dugu, uraren ibilbide harrigarria jarraituz eta paisaia karstiko bereziaren elementu nagusiak ikusiz. Txangoan Goienetxe euskal baserri tipikoa ezagutuko dugu, artalde bat ikusi, gaztagintza ezagutu eta, amaitzeko, gazta eta txakolina dastatuko ditugu.

desde 15.00€

MAREARTEKO ZABALGUNEA

Prezioa BEZa barne: Helduak 15.00€, Umeak 8.00€ .Gutxieneko adina (urteak): 10 Iraupena: 3 ordu Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean.

desde 10.00€

ARRIETAKUA JAUREGIA

Prezioa BEZa barne: Helduak: 10.00€, Umeak: 5.00€ (10-12 urteak) Iraupena:ordu bat Murgildu euskal kostaldearen itsas historian XVIII. mendeko jauregi zoragarri honetan barrena; Antonio de Gaztañeta eta Kosme Damian Txurruka itsasgizonena izandako jauregi hau, gaurdaino bertan bizi izan da familia eta bere horretan mantendu da, Mutrikuko hirigune historikoan.

desde 30.00€

ITSASLABARREN IBILBIDEA

Prezioa BEZa barne: Helduak 30.00€, Gazteak (5etik 12ra urte) 15.00€ Iraupena: 1.30 Sentitu sentsazio paregabea MATER itsasontzi museoan nabigatuz. Arrantza itsasontzi tradizionala, non nabigazioan zehar modu aktiboan parte hartzeko aukera izango duzun. Honetaz gain, Pasaiako portuaren funtzionamendua eta inguru naturalaren ezaugarriak ikasteko aukera zoragarria eskaintzen dizu.

desde 25.00€

PASAIAKO HIRIGUNE HISTORIKOEN IBILBIDEA

Prezioa (BEZa barne): Helduak 5.00€, Umeak (5etik 12ra arte) 3.00 € MIN 10 PAX , 2 PERTSONA 25.00€ BAKOITZA Iraupena: 1.5 ordu Pasaiako arrantza herri berezia ezagutu, non antzinatik bere portu naturalak herritarrak itsasoarekin oso loturik bizitzea eragin duen. Bere itsas ondare natural eta kultural aberatsak Pasaia bisitatzeko nahitaezko gunea bilakatzen dute, itsas mundua ezagutzen duten lekuko giden eskutik. Historian zeharreko ibilbidea egingo da, herriko kale bakar eta estuan barrena murgilduz. Bere bizitzaren berezitasunak ezagutuko ditugu, Victor Hugo idazle erromantikoari, inspirazio iturri gisa erakarri zizkion berberak. San Juan Batailatzailearen parrokia eta V. Hugo museo-etxea bisitan barne.

desde 12.00€

DONOSTIA SAN SEBASTIAN CITY TOUR BUS

Prezioa BEZa barne: Helduak 12.00 €, Haurrak 0-5 urte dohan, 5-12 urte: 6.00€ Iraupena:Ordu bat Baliotasuna:Egun osoan zehar erabil aukera Hiriko bus turistiko ofiziala. Ibilbide panoramikoa, Donostia bista onenak ikusteko aproposa. Bi solairuko autobus irekia. Audio gida 8 hizkuntzatan banako aurikular eta guzi.

desde 15.00€

OÑATI PACK

Prezioa BEZa barne: 15.00€ Oñati Pack-a herriko gune turistiko erakargarrienak ikusteko aukera ematen duen bisita pakete bat da.

desde 25.00€

SAN SEBASTIAN WALKING TOUR

Prezioa BEZa barne: 25.00€ Gazteak (8-17) 10.00€, Umeak (0-7) dohainik Iraupena: 2 ordu Bisitatu Donostiako zentroa eta alde zaharra bertako gida baten eskutik. Historia eta enkantuz beteriko tokiak, gure gidak iskina bakoitzean historio berri bat kontatuko dizu. Bukaerako pintxo eta edaria barne.

desde 5.00€

DONOSTIA SAN SEBASTIAN CITY TOUR TURISTIKO TRENA

Prezioa BEZa barne: Helduak 5.00€, Haurrak 0-4 urte dohan, 5-12 urte: 3.00€ Iraupena:35-40 minutu Hiriko tren turistiko ofiziala. Ibilbide panoramikoa, Bi bagoiko tren artikulatua. Audio gida 8 hizkuntzatan, banako aurikular eta guzti.

Zerbitzu bilatzailea

Jardueraren arabera Prezioaren arabera Zerbitzuaren arabera

Servicio Operado – Organización Técnica Equinoccio Viajes S.A. (Cie 2050 M/M)

Copyright 2019 © All rights Reserved. Cie 2050 m/m. Designed by Equinoccio Viajes