Zerbitzu operatua – Equinoccio Viajes S.A. Antolakuntza Teknikoa (Cie 2050 M / M)

KONFIDENTZIALTASUNA

Litekeena da, noiz edo noiz, Equinoccio Viajesek bere web orrian cookieak erabiltzea. Erabiltzailearen orriak web orrian pertsonalizatzeko edota erabiltzaileari zerbitzuak erregistratu behar dituela gogorarazteko erabiliko dira cookieak. 

Data Google Analytics politikaren moduan tratatzen dira.

Política de Privacidad de Google Analytics.

Equinoccio Viajesek zure nabigatzailearen cookieak antolatzea nahi ez baduzu, zure nabigatzailea horretarako konfigura dezakezu -uko egingo die edota ohartarazi egingo zaitu web orri batek zure nabigatzailearen softwarean jarri nahi dituenean-. 

Equinoccio Viajesek zure nabigatzailearen cookieak antolatzea nahi ez baduzu, zure nabigatzailea horretarako konfigura dezakezu -uko egingo die edota ohartarazi egingo zaitu web orri batek zure nabigatzailearen softwarean jarri nahi dituenean-. 

” Firefox: 
http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we

” Chrome:
http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647

” Explorer: 
http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9

” Safari: 
http://support.apple.com/kb/ph5042

Zure nabigatzaileak ez baditu cookieak onartzen, arazoak izan ditzakezu gure web orriko hainbat zerbitzu erabiltzeko. 

Equinoccio Viajesek goi mailako teknologia erabiltzen du bere web orrian informazioa babesteko. Ondorioz, zerbitzuen kontratazioa ingurune seguru batean egiten dela bermatzen du.

Ataria erabiltzeko eta web orriko zerbitzuen erreserbak egiteko ezinbestekoa da izaera pertsonaleko datuak ematea. Equinoccio Viajesentzat garrantzi handia du izaera pertsonaleko datuen babeserako araudia betetzea, baita informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoa ere. 

Orokorrean, web orria erabiltzen duten pertsonek ez dute izaera pertsonaleko daturik eman beharko. Hori bai, zerbitzuak erabili nahi badituzte, erabiltzaileek izaera pertsonaleko datuak eman beharko dituzte hainbat kasutan. Kasu horretan, Equinoccio Viajesek emandako izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna bermatzen du Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Araudiak eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Araudiak ezartzen dutena betez. 

Equinoccio Viajesek datuen babeserako indarreko legedia betetzen du, eta biltzen dituen datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko prozedura administratiboak eta teknikoak hartu ditu. 

Behin beharrezko informazioa jasota, erabiltzaileak adostasuna ematen du bere datuak Equinoccio Viajeseko titulartasuneko fitxategi automatizatuetan sartzeko, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean inskribatzeko, eta tratamendu automatizatua jasotzeko – Prim kalea 29, 20006 Donostia (Gipuzkoa) helbidean dago helbideratuta Equinoccio Viajes-. Hori bai, kontuan izan behar da datuen horien erabilpena Equinoccio Viajesen web orrian edozein zerbitzu kontsultatzearen, eskatzearen edo kontratatzearen, edota edozein eragiketa egitearen ondorioa izango dela. Era berean, datu horiek bi aldeen arteko kontratu-lotura mantentzeko edota eskaintzen, iragarkien edota sustapenen informazioa bidaltzeko erabiliko dira. 

Erabiltzaileak eman dituen datu guztiak benetakoak eta zuzenak direla adierazten du, eta horietan izan daitezkeen balizko aldaketak Equinoccio Viajesi ezagutarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak kontratua gauzatzeko beharrezkoak ez diren bere datu pertsonalak erabiltzeari uko egin diezaioke. Ondorioz, datu horiek kontratu-lotura mantentzeko ezinbestekoak diren helburuetarako bakarrik erabili ahal izango dira. 

Equinnocio Viajesen pribatutasun politikak erabiltzaileak bere datuen gaineko sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak erabili ahal izatea bermatzen du. Horretarako, eskaera egin behar du hurrengo posta elektroniko helbidera e-maila bidaliz: info@reservasequinoccioviajes.com

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legea betez, Equinoccio Viajesek espresuki bere adostasuna eman duten erabiltzaileei bakarrik bidaliko dizkie eskaintzen, iragarkien eta sustapenen informazioak -posta elektroniko bidez edota komunikazio elektronikoko beste bitarteko baliokide bat erabilita bidaliko dira informazio horiek-. 

Hala erabakitzen badu, erabiltzaileak edozein momentutan izango du horrelako informazioak jasotzen uzteko aukera. Horretarako, gure e-mail guztien amaieran azaltzen diren argibideak jarraitu beharko ditu, edota mezu bat bidali beharko du hurrengo posta elektroniko helbidera: info@reservasequinoccioviajes.com 

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, honen bidez aditzera ematen dizugu zure datu pertsonalak Equinoccio Viajes S.A. (Prim kalea, 29, 20006 – Donostia, Gipuzkoa) sozietatearen ardurapeko fitxategietan jasoko direla, aukeratutako ekitaldirako zure erreserba kudeatzera begira. Erabiltzaileak baimena ematen du kontratatu duen ekitaldia antolatzen duten enpresak eta erakunde antolatzaileak bere datuak erabiltzeko, eta bidaia, aisialdi, ekitaldi eta gastronomiaren arloko produktu edo zerbitzu propioei edo hirugarrenen zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak igortzeko.

Ekitaldian zehar audioak eta bideo-irudiak hartuko dira, ekitaldiaren beraren publizitate eta sustapenerako. Horren guztiaren berri ematen dizugu eta, horrenbestez, berariaz onartzen duzu grabazioa finkatzea, erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea bitarteko propioak edo hirugarrenen bitartekoak baliatuta; bitarteko horien artean honakoak egon daitezke, besteak beste: webguneak, atari sozialak, erakusketa lekuak, telebista, etab. Bitarteko horien erabileraren helburuak lehen aipatuak izango dira, eta ematen den baimenak ez du inolako denbora-eperik izango, ezta inolako muga geografikorik ere.

Edonola ere, interesdunek eskubidea izango dute informazioetara sartzeko zein horiek zuzentzeko, deuseztatzeko eta horien aurka egiteko, datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudiak jasotzen dituen baldintzetan, lehen aipatutako helbidera jakinarazpen idatzi, datatu eta sinatua igorriz eta horrekin batera NANaren edo dokumentu baliokide baten fotokopia aurkeztuz, egiten duten eskaera zehaztuta betiere. 

Era berean, erabiltzaileari aditzera ematen zaio komunikazio mota hauetarako baja eman dezakeela gure mezu elektroniko guztien amaieran ageri diren pausoak eginez gero, edo idatziz jakinarazita, bestela, info@reservasequinoccioviajes.com helbide elektronikoan.