Servicio Operado – Organización Técnica Equinoccio Viajes S.A. (Cie 2050 M/M)

Landa Paradisua Eta Azoka Tradizionalak

Natura eta gastronomia dira mendi ederrez eta ezkutuko bailarez inguratutako barnealde honen ezaugarri nagusiak. Merezi du azoka tradizionalak bisitatzea: Tolosako azoka (larunbatetan) eta Ordiziako azoka (asteazkenetan). Bertako produktuez gozatu ahal izango dugu, giro paregabean.

Inguru honetan garrantzi handia du Idiazabal gaztak, eta, beraz, gaztandegi tradizionalak bisitatzea proposatzen dizugu, nahi izanez gero zure Idiazabal gazta egin dezazun. Eta hori gutxi balitz, naturaz gozatzeko aukera ezin hobea ematen du, Aralarko Parke Naturalean kokatzen den «Txindokiko Itzala» abentura parkean.

Zer egin